Argitaratua:
2017ko urriak 19

Ikasleen emozioen kudeaketa dagoeneko biziki lantzen da Elizbarrutiko Ikastetxeetan
Psikologo kliniko ospetsua den Roberto Aguadok hainbat hitzaldi burutuko ditu irakasle zein familiei formakuntza eskeintzeko
Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dituzte eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten dizkieten emozio multzoa sorrarazten dituzte eurengan. Emozio hauek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen datorkien moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.
Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxe eta ikastolek Roberto Aguado psikologo ospetsuaren eta ‘Emocional Network’ adimen emozionalean aditua den enpresaren metodoa ezarri dute: Lotura Emozional Kontzientea (LEK).
Lotura Emozional Kontzientearen metodoak abiapuntu bi ditu: alde batetik, gure emozioez kontziente izateko aukera –eta premia– dugu, eta bigarrenik, jakin badakigu emozio horiek aldatu ahal direla. Baina ez arrazoitik, emozio beretik baino.
Hau da, gizabanakoari eragiten zaizkion emozioak identifikatu ostean, ondo bereizi behar da emozio egokiak ote diren, eta egokiak ez baldin badira, beharrezko emozioen ordez aldatu behar dira.
Emozioen kudeaketa baita familien eskura dago ere. Roberto Aguadok irakasle, familia eta publiko orokorrari zuzendutako hainbat hitzaldi burutuko ditu Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko eskola anitzetan.