Argitaratua:
2018ko otsailak 8

Elizbarrutiko Ikastetxeak, Hezkuntza legearen oinarriak ezarriko dituen Hezkuntzaren aldeko akordioan agente eraginkorra
Bizkaian hezkuntza agente erreferentea den Elizbarrutiko Ikastetxeak, EAErako Hezkuntza Legearen oinarriak ezarriko dituen ‘Hezkuntzaren aldeko akordioa” osatu duen adituen batzordearen kide eraginkorra ere da, Eusko Jaurlaritzarekin batera.
Berrogeitaren bat hezkuntza eta gizarte eragileen parte-hartzearekin, ‘Hezkuntzaren aldeko Akordioaren Oinarriak’ etorkizunerako euskal eskolaren oinarrizko printzipioak jasotzen dituen testua da. Dokumentuan, bost lantaldeetan lanean aritu diren kideen artean kontsentsua sortu duten alderdiak jaso dira. Honako lantalde hauetan aritu dira: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntzaren modernizazioa eta ikastetxeen autonomia.
Hezkuntzako sailburua den CristinaUriartek adierazi duenez, “lehen urratsa" egin da hezkuntzaren zutabeak zehaztuko dituen eta denon eremua izango den hezkuntzaren aldeko akordio bat lortzeko. Sailburua baikor agertu da parte hartu duten agenteen jarrerarekin, eta adierazi du ez duela ulertzen elkarrizketan parte hartu nahi izan ez dutenen jarrera.