Argitaratua:
2018ko uztailak 1

Metodologia berriak: irakasleriaren formakuntza aurrera doa
Ikasleen hezkuntzaren etengabeko hobekuntzak irakasleriaren formakuntzaren hobekuntza behar du, hain zuzen ere. Ikasturtean zehar eta formakuntza saio ezberdinen bitartez, Elizbarrutiko Ikastetxe eta ikastoletako irakasleek geletan jadanik sartu diren metologietan sakontzen dute.
Egun hauetan irakasleriaren formakuntza aurrera doa. Ikaslerik gabe, denbora gehiago dute momentuko aditu nabarienekin metodologia berrietan murgiltzeko eta formakuntza jarraitzeko. Hona hemen, adibide batzuk:
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Trilema Fundazioaren eskutik, Elizbarrutiko Ikastetxeetan ezarrita dagoen metodologia lantzen da. Gaien programazioa, proiektuen antolaketa, ordutegiak, topikoak, ildo nagusiak… San Fidel Ikastolak, Txomin Agirre Ikastolak eta Avelleneda Ikasetetxeak jardunaldi batzuk eman dituzte gai honetan sakontzeko.
Matematika Singapur Metodoa. Metodologia berritzailea honek goitik behera aldatuko du ikasketa logiko matematikoa Elizbarrutiko Ikastetxeetan. Avellaneda Ikastetxea lanaldi ezberdinak eman ditu Alcala de Henareseko Unibertsitatearen Pedro Ramos adituarekin.
Teknologia. Proiektuen digitalizazioa. iPad Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren euskarria da. Horrela, tresna honen bidez, ikasleek baliabide anitz dauzkate geletan lan egiteko. San Fidel Ikastetxeak eta Sagrado Corazón Ikastetxeak, adibidez, lanaldi batzuetan jardun dute.
Ikasketa Kooperatiboa: Metodologia aspalditik ezarrita dago Elizbarrutiko Ikastetxeetan, baina hobekuntza etengabekoa izan behar da. Universitat Central de Catalunya aditua den Gemma Rierarekin formakuntza jaso dute Begoñazpi Ikastolako irakasleek.
Talde lan eraginkorra. Irakasleen komunikazio interpertsonala eta talde lana ikasleen hezkuntza hobetzeko. Berariazko formakuntza Somorrostro Lanbide Ikastegiaren iraskaleriak jaso du.