Argitaratua:
2019ko martxoak 28

Bilboko Gotzaindegiko ikastetxeek lehen STEAM azoka ospatuko dute bokazio zientifikoak sortzeko
- Elizbarrutiko 16 ikastetxeetako –Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI)- 300 ikasle inguruk STEAM jakintzagaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) oinarritutako berrogeita hamar egitasmo inguru aurkeztuko dute.
- Jardunaldia datorren apirilaren 5ean, ostiralez, ospatuko da Bilboko Begoñazpi ikastolan, Hezkuntzarako sailburuordea bertan dela.
- Automobil elektrikoak, robotak, kirol-ferulak, errealitate birtuala, belarra mozteko makina elektrikoak, energia alternatiboak edo ilargian bizi ahal izateko konponbideak dira proposamenetako batzuk.
- Hezkuntza-sareak azken urteetan ezarritako metodologia pedagogiko berritzaileen emaitzak agerian jarriko ditu.
BILBAO, 2019.eko martxoak 28. Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI), Bilboko Gotzaindegiaren mendeko ikastetxeen taldeak lehen ‘EBI STEAM Azoka” ospatuko du datorren apirilaren 5ean, ostiralez. Zientzia eta artea uztartzen dituen azoka honetan, adin guztietako 300 ikasle inguruk gaur egun ezinbestekotzat jotzen diren STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabera) lotutako 50 egitasmo inguru aurkeztuko du.
Horrela, azokak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza-sareak bokazio zientifikoak sortu eta bultzatu nahi ditu ikasleen –mutil nahiz nesken- artean, eta, bestetik, azken urteetan ikastetxe eta ikastoletan ezarritako metodologia berritzaileen, nagusiki egitasmo eta erronketan oinarritutako irakaskuntzaren, emaitzak erakutsi.
Bilboko Gotzaindegiaren mendeko sareak 16 ikastetxe ditu Bizkaia osoan, ikastola, ikastetxe eta lanbide heziketarako ikastegi, 10.500 ikasle inguruk ikasten du bertan eta 900 ikaslek baino gehiagok dihardute lanean. Ikastetxe horietan, taldeak Haur Hezkuntza eskaintzen du 0 urtetik aurrera, Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa maila guztietan, hezkuntza berezia eta lanerako hezkuntza.
Oraingoan Bilboko Begoñazpi ikastolako polikiroldegian ospatuko dan ekitaldi honi goizeko 10:00etan emango zaio hasiera Maite Alonso Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordearen eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Hezkuntza Zinegotziaren eskutik, eta ondoren ikasle eta irakasleek askotariko egitasmo zientifiko, teknologiko eta artistikoak aurkeztuko dituzte.
Ikasleek, beraz, egitasmo berritzaileak aurkezteko aukera izango dute, hala nola: automobil elektrikoak, robotak, kirol-ferulak, errealitate birtualerako tresnak, belarra mozteko makina elektrikoak, eguzki-labeak, ilargian bizi ahal izateko konponbideak edo irisgarritasuna hobetzeko baliabideak, besteak beste.
Hezkuntza-talde aitzindaria
Hezkuntza-taldeak, askotariko ikastetxeen eta, bereziki, ikasleen bitartez, ezarritako metodologia pedagogikoen emaitza agertzera emango du. EBI aitzindaria izan da Ulermenerako Irakaskuntza ezartzen. Honako ikaskuntza-sistema hau jakintza-alor anitzeko ulermen-egitasmoetan oinarrituta dago eta horietan geroko bizitzan erabilgarritasuna izango duten eta ikasleen benetako bizitzan gorabehera handiko ulermenak ahalbideratzeko hedapen-konexio bezala balio duten Ikaskuntzak lantzen dira. Harvardeko Unibertsitateko ‘Project Zero’ delakotik sortu zen egitasmo hau ulermen, pentsamendu, sormen, etika eta ikaskuntzaren funtsezko beste hainbat ikaskuntzaren inguruko ikerketen diseinuan oinarritzen da eta, ohiko azterketen bidez ebaluatzeaz eta ohiko testuliburuetatik ikasteaz gainera, beste aukera batzuk eskaintzen ditu horretarako. Sarea aitzindari izan da, gainera, robotika eta xakea bezalako gaiak eskola-curriculumean ikasgai bezala sartzen
Ikaskuntza-eredu honi esker, ikasleek “hobera egiten dute aztertzeko, informazioa galbahetik pasatzeko, hausnartzeko, sakontzeko eta agertzera emateko gaitasunei dagokienez. Ikastetxeetan hasieratik bizi dituzten esperientzien eraginez, mutiko eta neskatoek ezezagun eta ezustekoari aurre egiten ikasten dute, etengabe aldatzen den munduan moldatzera ohitzeko. Hau da, ikasle kritikoak, euren kabuz pentsatzeko gauza diren ikasleak lortzen ditugu eta gaur egun gure konpromisorik garrantzitsuena, hurrengo belaunaldia mundu konplexu honi begira heztea da”, azaldu du Nerea Begoña Elizbarrutiko Ikastetxeetako zuzendariak.
Azokari amaiera emateko, Bilboko Gotzaindegiak, oraingoan Bizkaiko Eliza eta euskara gaiaren inguruan, antolatu duen bideoklipen eskola-lehiaketaren bigarren ekitaldiko sariak banatuko dira. Felix Maria Alonso Elizbarrutiko bikario nagusiak emango dio bukaera erakusketari.
Eta arratsaldez (17:15), hezkuntza-berrikuntzarako Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sarearen estrategiaren barruan, Bernard Aucouturier pedagogo frantsesak jardungo du Begoñazpi ikastolan. Berau, mugimendu-bidearen bidez mutiko eta neskatoen heldutasun psikologikoa helburutzat duen psikomotrizitate-eredu arrakastatsuaren sortzailea da.
Pedagogo frantsesak mintzaldi magistrala eskainiko du Euskadi osoko kide, irakasle eta adituen aurrean, bide batez, hezkuntza-eredu honen pean ikastolan inauguratu diren psikomotrizitate-gela berriak inauguratuko direlarik. Ç
HURRENGO ERAKUNDEEK BABESTEN DUTE EBI STEAM AZOKA
LANKIDEGO.
UMAS, mutua de seguros.
GASTRONOMÍA CANTÁBRICA.
LANSEGUR
CAJA RURAL