Argitaratua:
2019ko urriak 24

Artxandape Ikastolako ikasle bat, bekaduna bere ikasketa-espediente bikainagatik
Bilboko Artxandape ikastolako ikasle batek Doña Casilda Iturrizar beka jaso du, Bilboko Udalak espediente akademiko bikaina duten ikasleei ematen diena. Uribarriko ikastolako ikasle batek beka hau lortzen duen bigarren urtea da jarraian.
Ander Villacian da ikaslea, eta iaz egindako DBH 4. mailan egindako espedienteagatik jasoko du beka. Juan Maria Aburto Bilboko alkateak beka eman zien aukeratutako 10 ikasleei.
Aurten, beka eskuratzeko Bilboko 38 ikastetxetako 237 neska-mutilek, lehen hamarren artean geratzeko helburuarekin, eman dute izena. Ekainean bost ariketa egin behar izan zituzten (Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia), Bilboko Udaleko Areto arabiarrean eman diren hamar bekak eskuratu ahal izateko.